Zuhaitzak landatzen aritu ziren Uzturpe Ikastolako LH 4 mailako ikasleak atzo. Ibarrako Piparraren bidean, Emeterio Arrese 8 atzealdeko herri bidean ibili ziren, eta, guztira, zortzi likidanbar zuhaitz landatu zituzten.
Publicidad
Ibarrako piparraren bidea udaberrirako ari da prestatzen Udala, piparra herritarren artean zein kanpotik datozenen artean ezagutara emateko. Bidean zehar aisialdirako gune ezberdinak topa daitezke, horien artean, zuhaitzak landatu dituzten gunea: kanposantuko bidea Emeterio Arrese 8 kalearen atzealdetik. Likidanbar zuhaitz mota landatu zuten; landare horien hostoek hainbat tonalitate hartzen dituzte: gorritik berdera pasatzen dira, eta, tartean, horiak, laranjak, bioletak eta denen nahasketak hartzen ditu.
Igor Zapirain alkatearen ustez, jarduera «oso interesgarria» izan zen: «Haurrekin horrelako jarduerak egitea oso aberasgarria eta interesgarria da. Onuragarria da oso ikasleak ikasgelatik ateratzea eta naturarekin harreman zuzena edukitzea; horrela, ingurugiroa ezagutzeaz gain, hura zaintzearen garrantziaz ere jabetzen dira».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.