Borrar

Idiazabal

Adin Etxe elkarteak irteera berria antolatu du irailean Bilbo ezagutzeko

J. Z.

idiazabal.

Jueves, 18 de julio 2024, 20:06

Irailaren 24an, Idiazabaldik Bilbora txango berezi bat antolatu da, herriko eliza aurreko geltokitik irtenda. Egun osoko irteera izango da eta egitarau oparoa prestatu dute parte-hartzaileentzat. Goizeko irteeraren ondoren, Bilbora helduko dira eta gosari batekin hasiko dute eguna. Ondoren, hitzaldi interesgarri bat izango da, eta parte-hartzaileek denbora librea izango dute hirian.

Bazkalorduan, parte-har-tzaileek Bilboko jatetxe batean elkarrekin bazkalduko dute. Bazkalostean, Bilboko ikuspegi desberdin bat ezagutzeko aukera izango dute, Nerbioi ibaian zehar egingo duten eskursio bati esker. Eguna amaitzeko, herrira itzuliko dira.

Irteera osoaren prezioa 35 eurokoa izango da. Izena emateko epeak uztailaren 29an eta 30ean izango dira, arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara Adin Etxe Elkarten. Bertatik, herritarrei deialdia luzatu nahi izan diete parte hartzeko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Adin Etxe elkarteak irteera berria antolatu du irailean Bilbo ezagutzeko