Laulagun bearings enpresaren ordezkaria eta Iñaki Alberdi. I.A.
Idiazabal

Adineko pertsonek beraien eguna ospatuko dute igandean

Meza ondoren bazkaria izango dute Zelaako kiroldegian

IKER AIZPURUA

Jueves, 13 de octubre 2022, 00:07

Adinetxe jubilatuen elkarteak eta Idiazabalgo Udalak antolatuta, adineko pertsonen eguna ospatuko da. Igandean, goizeko 11:00etan, meza ospatuko da Mikel Goiaingeruaren parrokian. Ondoren, elizako atarian, taldeko argazkia aterako dute eta Azari dantza taldeak aurreskua eskeiniko diete. Eguerdiko 13:45ean, bazkaria hasiko da. Aurtengoan, aldaketa izango du ospakizunak eta Zelaako kiroldegian izango da bazkaria. Arratsaldean, Iñigo Etxenike disko jartzailearen musikarekin dantzatuz itxiko dute ospakizuna.

Publicidad

Laulagun

Pasa den astean, Iñaki Alberdi alkatea, Laulagun enpresak Idiazabalen duen plantan izan zen bisitan. Izan ere, Laulagun enpresak orain gutxi sekzio berri bat zabaldu du. Errodamenduak probatzeko test zentru berria dauka enpresak eta baita ikerketa eta garapenerako zentro berria ere ireki du. Laulagun Bearings enpresaren etorkizuneko asmoak azaldu eta dituzten erronken berri eman zitzaion Udalari.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad