Borrar
Juanita eta Inazio anai arrebak, Benta Txikin. AIZPURUA
Agur Benta Txikiko Juanitari

Agur Benta Txikiko Juanitari

IKER AIZPURUA

idiazabal.

Jueves, 11 de agosto 2022

Atzo, albiste tristea jaso genuen Idiazabalen. Juanita Oiarbide hil zen 91 urterekin. Urte luzeetan, Benta Txikiko mostradorearen atzean aritu zen eta bere alaitasun eta umoreagatik, pertsonaia maitatua izan da herrian. Idiazabaldik kanpo ere, askorentzat ezaguna zen Juanita. N-1 errepide ondoan zegoen bentan, kanpotar askok egiten baizuten geldialdia, bertako giro bereziaz gozatzeko. Galerias Preciados izenarekin ezaguna egin zen Juanitaren benta.

Azken urteetan, Pilarreneako etxean bizi izan da eta bertan ere, bizipoza kutsatu die ingurukoei. Adinak, ez du bere izaera irekia itzaldu. Orain urte batzuk, Idiazabalen helikopteroz hegaldia egin zuen lehen herritarra izan zen, eta 2020an ospatu ziren azkeneko San Blasetan, txupinazoa botatzearen arduradun izan zen eguneko zentroko erabiltzaileen izenean.

Bere aldeko hileta elizkizuna, gaur arratsaldean egingo da Idiazabalgo parrokian, arratsaldeko 19:00etan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Agur Benta Txikiko Juanitari