Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Eskolako ikasle eta irakasleak prozesua abiatzeko argazkian. I.U.
Aita Iparragirre Herri Eskolako jolastokia berritzeko prozesua martxan

Idiazabal

Aita Iparragirre Herri Eskolako jolastokia berritzeko prozesua martxan

Datozen hilabeteta, ikasle, irakasle eta gurasoekin lanketa sakona egingo da eraikiko den jolastokia guztien gustokoa izan dadin

JOSU ZABALA

idiazbaal.

Sábado, 9 de marzo 2024, 19:49

Aita Iparragirre Herri Eskola, bere jolastokia eralda-tzeko prozesuan murgilduko da datozen hilabetetan. Datorren astean, eskola-umeei eskainitako jardunaldi berezi batekin hasiko da prozesua, bihar goizean, eta ondoren, proiektua gurasoei aurkeztuko zaie arratsaldean, 16:45etik aurrera.

Udalak eskola-komunitatearekin lankidetza estuz bultzatutako ekimen honen helburu nagusia eskolako jolastokiaren espazioa birpentsatzea eta haurren behar eta nahiei modu eraginkorrean erantzungo dien giroa sor-tzea da. Sormena, jolasa eta ikasleen arteko bizikidetza osasungarria sustatu nahi dira.

Prozesuaren buru, Hirian At kooperatiba izango da, hezkun-tza-komunitateko kide aktiboa, eta eskolaren behar espezifikoak identifikatzeaz arduratuko da. Gainera, kooperatiba horren ardura izango da espazio berriak konfiguratzea eta eraikin berriaren programa arkitektonikoa zehaztea.

Eraldaketa-prozesua funtsezko lau fasetan garatuko da: proiektua lantzea, diagnostikoa, diseinua eta itzulpena. Prozesu hori ikasturtearen amaierara arte luza-tzea espero da, ekainean eta uztailean.

Prozesuaren helburuak nagusiak, hezkuntza komunitatearen parte-hartzea sustatzea, eskolaren beharrak identifikatzea, eraikin berriaren programa arkitektonikoa definitzea eta espazio berrien konfigurazioaren ezaugarritzea da.

Guztien artean erabakitakoa

Prozesu horretan, ikasleen, langileen, gurasoen eta, oro har, komunitateko kideen iritziak eta iradokizunak jasoko dira. Ordezkaritza ekitatiboa bermatzeko, talde eragile bat sortuko da, IGEko ordezkariak, eskolakoak, jantokiko arduraduna eta proiektuaz arduratzen den arkitekto-taldea bilduko dituena. Parte hartze prozesua aurrera eramateko, Udalak 30.000 euroko aurrekontu-partida esleitu du, tokiko hezkun-tza-ingurunea hobetzeko eta garatzeko konpromezua islatuz.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Aita Iparragirre Herri Eskolako jolastokia berritzeko prozesua martxan