Aita Iparragirre eskolako mendizaleak aurtengo lehen irteeran Murumendiko gainean. A.I.

Idiazabal

Aita Iparragirreko mendizaleak martxan urte berriarekin batera

Martes, 6 de febrero 2024, 20:51

2024ari mendi-irteera eder batekin eman zion hasiera Idiazabalgo Aita Iparragirre Herri Eskolako mendi taldeak. Urtarrilaren 21ean, Mandubiko gainean autoak utzi eta San Gregorioko ermitatik aurrera Larrarteko gaina atzean utzita, Mariren eserleku diren Atxipiko haitzetara egin zuten bidea. Handik Murumendiko gainera igo eta beherakoan Damazulo bisitatu eta barrura sartzeko aukera izan zuten gaztetxo eta helduek. Zulotik kanporakoan inork ez zion bizkarrik eman Mariri, denek egin zuten bidea atzeraka.

Publicidad

Inguru ederraz eta giro magikoaz gozatu zuen 54 laguneko taldeak eta jada hurrengo irteera prestatzen hasiak dira. Otsailaren 18an burutuko dute hurrengo mendi irteera Altzoko Otsabio bisitatzeko asmotan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad