IKER AIZPURUA
Idiazabal.
Sábado, 10 de septiembre 2022, 23:32
Duela zazpi urte, Aizkorpeko herriek burujabetasuna eskuratu zutela ospatzeko, inguruko mendiak eta ondarea ezagutzeko ibilaldia antolatu zuten Segura, Idiazabal, Mutiloa, Zegama eta Zeraingo mendi elkarteek elkarlanean. Ordutik, urtero antolatu dute mendi irteera bateratua.
Publicidad
Aurtengoa, irailaren 17an, larunbatean izango da. Oraingo honetan, Zegaman egingo dute ibilaldia, bertako uraren bideak ezagutzeko. 'Electra Aitzgorri' zentral elektriko zaharra, gatzdun ura dakarren gesaliturri, kanala, Iturbegieta eta Anduetzako etxea ezagutzeko aukera izango dute ibilaldira doazen mendizaleek.
Guztira, 12 kilometroko ibilbidea izango da. Goizeko 8:00etan abiatuko dira Zegamako plazatik eta 14:00ak aldera bukatzea espero dute.
Ibilaldiaren bukaeran, bazkaria egingo da Zegaman. 30-35 euro inguru kostatuko da eta joan nahi dutenek aurrez jakinarazi behar diete antolatzaileei. Horretarako, nahikoa dute herri bakoitzean taberna eta elkarteetan jarriko diren orrietan izena ematea, elkarte antolatzaileetako kideren bati adieraztea edota telefonoz deitzea 669201773 telefono zenbakira irailaren 15a baino lehen. Ibilaldi interesgarri hau edonori zabalik dago eta bost herrietako bost elkarteek animatu eta parte hartzeko deia egiten dute.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.