Borrar

Aloña Mendiren kontrako partida gaur Idiazabalen

IKER AIZPURUA

IDIAZABAL.

Viernes, 4 de noviembre 2022, 00:17

Idiazabalgo areto futbol taldeko mutilek, seigarren jardunaldiari dagokion partida jokatuko dute gaurkoan. Laugarren eta bosgarren jardunaldietan jokatu bezala, gaurko partida ere etxean izango dute Izalgo mutilek. Norgehiagoka 22:30ean hasiko da Zelaako kiroldegian eta Oñatiko Aloña Mendi kirol elkarteko mutilak izango dituzte aurkari. Aurreko ostiralean, urriak 28, jokatu zuten Zelaako kiroldegian bosgarren jardunaldiari zegokion partida areto futboleko mutilek eta garaipena eskuratu zuten, 4-5. Andoaingo SD Euskaldunako mutilak izan zituzten aurkari eta garaipena, idiazabaldarrek erdietsi zuten. Alex Anduaga, Ibai Lizarralde 'Atxi', Aimar Balerdi eta Iker Agirre 'Aizti' izan ziren golegileak eta garaipenaren gola, andoaindarrek egin zuten beraien atean.

Katakumeak

Katakumeak oparitzen dira. Interesa dutenek, 652 726 047 telefonora deitu beharko dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Aloña Mendiren kontrako partida gaur Idiazabalen