Gurutzetako baselizan ospatuko da andra mari eguna . AIZPURUA
Idiazabal

Andra mari eguna Gurutzeta auzoan bihar

IKER AIZPURUA

Domingo, 14 de agosto 2022, 00:05

Bihar, abuztuak 15, andra mari eguna ospatzen da. Idiazabalek ere badu bere amabirjina propioa, Gurutzetako ama. Azken bi urteetan etenda egon den ohitura berreskuratuko da bihar, eta Gurutzeta ingurko auzotarrak berriz elkartuko dira Serotegin.

Publicidad

Eguerdiko 12:15etan, meza eskeiniko da baselizan eta tradizioari jarraituz, Bittoriano Telleria Idiazabalgo musikari eta konpositoreak sortutako «Gurutzetako amari» kantua abestuko dute.

Meza ondoren, Serotegiko lorategian, mokadua eskeiniko die Udalak bertaratzen direnei. Trikitilari eta panderojoleen eskutik, erromeria giroa izango da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad