IKER AIZPURUA
Miércoles, 5 de octubre 2022, 00:13
Jon Aranburu idiazabaldarra, kulturismoan aritzen da. Azken hiru urtetan lehiaketetatik kanpo egon bada ere, ez da geldirik egon. Gogor entrenatzen aritu da, eta orain berriz ekin die konpetizioei.
Publicidad
Kategoria ezberdinak daude kulturismoaren barruan eta Aranburu lehiatzen den kategoriak, 'mens physique' du izena. Bertan, look atletiko bat bilatzen da. V forma, gihar landuak, definizioa, simetria, posinga eta taula gaineko jarrera dira baloratzen diren kategoriak.
Orain aste batzuk, World Natural Bodybuilding Federationen, Espainiako txapelketako finalerako txartela eskuratu zuen Bartzelonan. «Esperientzia, ikaragarria izan zen, mundu honetako jendearekin egon eta asteburu intentso bat bizi izan nuen», adierazi digu Aranburuk.
Urriaren 15 eta 16ko asteburuan, Espainia mailako federazio ezagun batek antolatzen duen txapelketan parte hartuko du. Idiazabaldarrarekin batera, 400 pertsona egongo dira bere mailan lehiatzen. Bertan, Cordoban ospatuko den munduko txapelketara joateko txartela lortu dezake, Top 5ean geratuko balitz edo hautatzaileek aukeratuko balute. «Hemen hautatuak izango diren guztiak Espainiako selekzioarekin joango dira txapelketa horretara lehiatzera eta nire helburua horixe da oraintxe bertan, onenen artean egon eta munduko txapelketa horretara joatea», esan digu.
Valentzian jokatuko den Espainiako txapelketan, edo aurrerago Cordoban egingo denean, txartel profesionala lortzeko aukera izango luke eta horrela, bere ametsa beteko lukela adierazi digu pozik.
Nola sentitzen den galdetuta, bere buruaz oso harro dagoela dio Idiazabalgo kulturistak: «Kirol oso minoritario eta bakartia da. Sei hilabete noa, entrenamenduak eta elikatzea zorrotz beteaz, oporrak tarteko...». Azkenik, eskerrak eman nahi izan dizkio Ogi Berri enpresari, bera izango baita hemendik aurrera bere babesle nagusia. «Alegi Sporti, nire neskalagunari eta etxekoei ere eskerrak eman nahi dizkiet. Beraien babesik gabe, hau guztia askoz ere zailago izango zen».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.