Urgente 15 heridos en un atropello en Munich
Torneoan garailek, CMO Valves Dreman Teameko mutilak. I. AIZPURUA

Arizkorretan giro ona gailendu zen igandeko torneoan

River Plateko nazioarteko txapelketako lehen edizioa jokatu zen

IKER AIZPURUA

IDIAZABAL.

Miércoles, 28 de septiembre 2022, 00:14

Gaur, River Plateko nazioarteko zaletuen eguna ospatzen da eta horren harira, zazpiko futboleko lehenbiziko River Plateko nazioarteko zaletuen txapelketa jokatu zen igandean Idiazabalgo Igarondo futbol zelaian.

Publicidad

Torneoan, Euskal Herriko 10 talde aritu ziren lehian eta horien artean, Idiazabaldarrez osaturiko talde bat ere bazen. Ehundik gora jokalarik hartu zuten parte txapelketan. Etxeko taldeak berotasuna sentitu zuen, herritar asko gerturatu baitzen partidak ikustera.

Txapeldunak, CMO Valves Dream Teameko mutilak izan ziren eta azpitxapeldunak, berriz, La Makina de Euskadi. Goleatzailea, Moha Zenan izan zen eta torneoko jokalaririk onena berriz, Gorka Crespo, biak ere CMO Valves Dream Teamekoak.

Antolatzaileek, eskerrak eman nahi izan dizkiete River Plateko filialaren familiakoei eta lagunei, eta baita bertaraturiko jende guztiari ere.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad