Idiazabal
Artilea biltzeko aukera datorren asteazkenean GorrotxateginIdiazabal
Artilea biltzeko aukera datorren asteazkenean GorrotxateginJOSU ZABALA
IDIAZABAL.
Sábado, 10 de junio 2023, 21:47
Aurtengoan ere artile bilketa zerbitzua antolatu da udarako. Idiazabalen, datorren astean ospatuko da Gorrotxategi haztegian, hilaren 14ean (asteazkena). Ahalik eta gehien sinplifikatu nahi da zerbitzua eta antolakuntzan, hiru erakundek parte hartu dute: Landaolak, Lurgintzak eta Abelurrek. Finantzaketaren zati bat Gipuzkoako Foru Aldundiak egingo du eta bestea artzainek. Kostua ardi-kopuruaren araberakoa izango da eta Interesdunek 696 433 602 telefonora deitu behar dute. Artzainak bere izena, deiturak, helbidea eta NAN eman beharko ditu, eta bat etorri beharko du artalde hori Gipuzkoako Foru Aldundiaren kanpainako datuetan erregistratuta dagoen izenarekin. Informazio hori beharrezkoa da faktura egiteko. Azken erroldan zenbat ardi dituen adieraziko beharko da ere du eta entrega egiteko unean, bakoitzak artilea entrega-lekura esandako orduan eramango du. Bestalde, zakuak ar-tzainak berak hustu beharko ditu, artilea suelto utziz eta entrega gunera sartzean, bakoitzak dagokion zenbatekoa ordaindu izanaren egiaztagiria erakustis beharko du. Edozein zalantza izanez gero, 696 433 602 telefono zenbakira deitu ahal izango da. Antolatzaileek nabarmendu dute jardunaldia aurrera eraman ahal izateko, ezinbestekoa izango dela bertaratzen direnek bertako langileei ahalik eta laguntza handiena eskaintzea asteazkenean.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.