![Astelehenean eman zitzaien hasiera Donosti Cupeko partidei](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202207/06/media/cortadas/74774531--1248x742.jpg)
![Astelehenean eman zitzaien hasiera Donosti Cupeko partidei](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202207/06/media/cortadas/74774531--1248x742.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
IKER AIZPURUA
IDIAZABAL.
Miércoles, 6 de julio 2022, 00:12
Astelehen goizean eman zitzaien hasiera Idiazabalgo Arizkorreta futbol zelaian jokatuko diren Donosti Cupeko partidei. Lehen jardunaldian, bost partida jokatu ziren denera. Dentariko emaitzak utzi zituzten partidek, baina markagailuari begiratuta aipagarriena, zalantzarik gabe, lehenbizi jokatu zen partidakoa izan zen. Izan ere Libanotik etorritako futbol taldeari, 23 gol sartu baizizkion Sant Andreu futbol talde kataluniarrak.
Idiazabala partidak ikustera etorri direnetako askok, herria ezagutzeko ere aprobetxatu dute. Modu horretara, gaztandegi eta Gaztaren interpretazio zentroan mugimendu handia egon da Donosti Cupek erakarrita.
Gaur, asteazkena, besteak beste Madril, Katalunia, Frantzia eta Ameriketako Estatu Batuetako futbol taldeek jokatuko dute Arizkorretan. Goizeko 10:30ean hasiko dira partidak eta egun osoan zehar egongo da zer ikusia.
Asteburuan hasi da Emakumezkoen ligako Euskotren Liga. Uxune Urkia idiazabaldarra Tolosaldeako traineruarekin leiatzen ibiliko da aurtengoan ere uda guztian zehar. Larunbatean, Bilboko Bandera jokatu zen Bizkaiako hiriburuan, erlojupeko batean. Arraun Lagunak izan zen denborarik onena eskuratu zuena eta laugarren denborarik onena izan zen tolosarrena eta azken postuan geratu ziren, ligako lehenbiziko puntua eskuratuaz. Igandean berriz, Donostiako uretan, Fabrika bandera jokatu zen. Kasu honetan, Orioko neskak izan ziren helmuga zeharkatzen lehenbizikoak eta berriz ere Urkia eta bere tostalagunak izan ziren azkenak helmugako lerroa zeharkatzen.
Asteburu honetan berriz, penintsularen beste muturrera joango dira eta Galiziako uretan arituko dira arraunean neskak. Larunbata arratsaldeko 18:00etan, Bandeira Cidade da Coruñaren lehenbiziko jardunaldia jokatuko dute A Coruñako uretan eta igandean, 11:40etatik aurrera, bigarrena.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.