IKER AIZPURUA
Miércoles, 17 de agosto 2022, 23:54
Pandemia bukatu izanagatik edo aurten ere Xacobeo urtea izateak eraginda edo, Santiago bidea Idiazabaldik pasaz egitea erabaki duten erromes kopuruak gora egin du. Gaztaren Interpretazio Zentrotik esan dutenez, nabaritu dute erromesak iritsi direla. Asko ez badira ere, Santiagora doazen jatorri askotako bidaiariak geldialdia egin dute museoan. Esaterako, egun ezberdinetan, neska kanadiar bat, mutil alemaniar bat eta beste mutil australiar bat izan dira atzerritik etorritako erromesetako batzuk. Idiazabalgo gazta erosteko ere aprobetxatu omen dute geldialdia.
Publicidad
Barnealdeko euskal bidea edo San Adriango tunelaren bidea bezala ezagutzen da Idiazabaldik igarotzen dena. Santiagoraino joan gabe ere, ingurukoek egiteko bide polita da Idiazabalgoa. Idiazabalgo Santiago bidea, Olaberriako mugan dagoen Oiarbide baserrian hasten da. Gezi horia bertan dago eta honi jarraituz, Nafarrasagasti pareraino joaten da. Bertan, Artsugaratseko kaltzada pasa behar da. Izen bereko errekastoa eta zubia daude bide honetan eta Gurutzetako baselizara iristen da galtzada hau.
Gurutzetako baselizan, Santiagoren irudi bat dago, maskor eta guzti. Ermitan, erromesek, beraien txartelak zigilatzeko aukera dute. Gurutzetatik behera, Uzkangako harrizko eskilaradun kaltzada jarraitu behar dugu. Handik, San Migel elizara iritsiko gara. Elizan, nabarmentzekoa da atari erromaniko-gotikoa. Bikuña kaletik jarraitzen du bideak, Goiko Kalbarioko ermitatik pasaz.
Lobioko begiralekuko aldapa igo aurretik, atseden hartu nahi duten erromesek, Pilarrenean dute aukera. Gida ofizialetan agertzen ez bada ere, Pilarreneako tabernak zigilua botatzen die bertatik pasatzen diren erromesei eta erromesentzako menu bereziak ere eskaintzen ditu.
Lobioko begiratokitik, bisitariek Idiazabalgo ikuspegi apartaz gozatu dezakete. Puntu honetatik, Segurara bidea hartuko dute erromesek.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.