Borrar
IDIAZABAL

Aurten ere Gabonetako sorkuntza lehiaketa abian

A.N.

IDIAZABAL.

Martes, 20 de diciembre 2022, 22:56

Idiazabalgo Udaleko Kultura batzordeak, bi lehiaketa jarri ditu martxan gabon jaiei begira hirugarrenez. Biak herritarrei zuzenduta daude eta irabazleek herriko komertzioetan erosteko bonoak jasoko dituzte.

Batetik, haurrei zuzenduriko lehiaketa dago. Adinaren arabera, postalak, idazlanak, eskulanak edo bideoak aurkez ditzakete. Bideoen kasuan, kultura@idiazabal.eus helbide elektronikora bidali beharko dira edota WhatsAppez 696 690 887 mugikor zenbakira.

Bestalde, adin guztietako herritarrei zuzenduta, etxeetako balkoiak atontzeko lehiaketa ere antolatu da. Lehiaketan izena emateko, parte hartzailearen izen-abizenak eta balkoi edo leihoa identifikatzeko helbidea erraztu beharko dira Udaletxera bertaratuta edo 696 690 887 zenbakira deituz edo WhatsApp mezu bat bidaliaz.

Bi lehiaketetan parte har tzeko azken eguna abenduaren 23a izango da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Aurten ere Gabonetako sorkuntza lehiaketa abian