Axari dantza taldea ekitaldi batean. AIZPURUA

Axari dantza taldea prest ikasturte berria hasteko

IKER AIZPURUA

IDIAZABAL.

Miércoles, 21 de septiembre 2022, 23:25

Urriaren 3an emango dio hasiera ikasturte berriari Idiazabalgo Axari dantza taldeak Aurtengoan 125 ikaslek parte hartuko dute dantza ikastaroetan. Betiko moduan, adin tarteka egongo dira taldeak. Axari dantza taldearen kurtso berrian izena emateko epea ekainean amaitu bazen ere, dantza taldetik gogorarazi dute norbait izena eman gabe geratu bazen, oraindik ere baduela aukera klaseetan hasteko, beraiekin harremanetan jarrita.

Publicidad

Bestalde, aurreko ikasturtean, udaberri aldera, helduen talde berri bat osatu zen, eta itxura guztien arabera, honek ere jarraipena izango du kurtso berrian. Nagusien taldearen hasiera data zehaztu gabe dago oraindik, baina, urrian hasteko aukera baloratzen ari dira. Sortuko den talde berri honetan ere izena emateko interesaturik balego, dantza talderekin kontaktuan jarri besterik ez du.

Bestalde, partzoneriako ehiza postuen zozketan parte hartu nahi duten herritarrek, bihar, ostirala, arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara, izena eman beharko dute Otsoa elkartean.

Zozketan parte hartzeko beharrezkoa izango da ehizeko lizentzia, asegurua eta arma lizentzia aurkeztea. Zozketa hilaren 30ean egingo da 19:00etan hasita.

Ehiza postuen zozketa

Partzoneriako ehiza postuen zozketan parte hartu nahi duten herritarrek, bihar, ostirala,

arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara, izena eman beharko dute Otsoa elkartean. Zozketan parte hartzeko beharrezkoa izango da ehizeko lizentzia, asegurua eta arma lizentzia aurkeztea.

Zozketa hilaren 30ean egingo da 19:00etan hasita.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad