Idiazabal
Axari Trail lasterketaren 10. edizioa hurrengo igandean egingo daSecciones
Servicios
Destacamos
Idiazabal
Axari Trail lasterketaren 10. edizioa hurrengo igandean egingo daAmaia Núñez
IDIAZABAL.
Viernes, 1 de septiembre 2023
Irailarekin berriro bueltan da Axari Trail lasterketa. Mikel Garmendiaren omenezko lasterketaren hamargarren edizioa izango da.
Bi ibilbide prestatu ditu antolakuntzak egun horretarako. Alde batetik luzea, 25,34 kilometrokoa, 1.543 metroko desnibel positiboarekin; eta bestetik motza, 16,06 kilometro eta 758 metroko desnibelarekin.
Izena ematea irekita dago, datorren astearera arte, irailaren 5a bitartean. Kronoak web atarian egin beharko da. Helduek 27 euro ordaindu beharko dituzte, egingo duten ibilbidea dena delakoa izan; eta kadete mailako korrikalariek 12 euro. Maila honetakoek, 15 urtetik 17 urtera dituztenek, ibilbide laburra egin beharko dute. Gainera, parte hartzeko gurasoen baimena eraman beharko dute derrigorrez. Helduen mailan 40 urtetik gorakoen eta 45 urtetik gorakoen mailak izango dira.
Lasterketa goizeko 9:30ean aterako da Idiazabalgo plazatik. Bi kontrol gune egongo dira Arteittan. Lehenengoa igarotzeko, 9. kilometroan, ordubete eta 25 minutuko denbora emango du antolakuntzak, eta bigarrenerako, 18,5 kilometroan, hiru ordu eta laurdeneko denbora izango da. Idiazabalgo plazan egongo den helmugara iristeko lau orduko epea egongo da. Ibilbidean zehar sei anoa puntu egongo dira elikagai eta edariekin, baita helmugan ere.
Axari Trail lasterketako lehen hiru sailkatuek eramango dute saria, bai gizonezkoen bai emakumezkoen mailan. Irabazleek txapela, garaikurra eta 300 euroko dirusaria lortuko dituzte, bigarren sailkatuek garaikurra eta 200 euro, eta hirugarrenek garaikurra eta 100 euro. Lasterketako errekorra hausten duten korrikalariek ere 100 euroko sari berezia irabaziko dute. Aritz Egeak du Traileko denborarik hoberena, 1:58:22, 2014an lortu zuena. Emakumezkoen mailan, Maitane Aiorak jarri zuen 2015ean, 2:19:20.
Ibilbide laburra egiten dutenek ez dute dirusaririk jasoko. Hala ere, maila orokorraz gain, beteranoetan lehen hiru sailkatuek garaikurra izango dute, baita ibilbide laburreko helduen mailakoek eta kadete mailagoek, bai gizonezko zein emakumezkoen kategorietan. Gainera, herriko lehenak ere saria jasoko du eta Goierriko kopako eta beste sailkapen batzuenak ere banatuko dira. Era berean, lasterketako parte hartzaile guztiek bertako produktuekin osatutako poltsa bana jasoko dute, besteak beste, sagardoa, gazta, arrautzak eta abarrekin.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.