Idiazabal
Axari Trail lasterketaren 11. edizioa irailaren 8an egingo da IdiazabalenIdiazabal
Axari Trail lasterketaren 11. edizioa irailaren 8an egingo da IdiazabalenAmaia Núñez
idiazabal.
Jueves, 29 de agosto 2024, 21:45
Irailarekin berriro bueltan da Axari Trail lasterketa. Mikel Garmendiaren omenezko lasterketaren hamaikagarren edizioa izango da hau eta aurtengoan ere Aralar eta Aizkorri-Aratz parke naturalen artean dauden Idiazabal udalerriko mendietan barrena igaroko da.
Publicidad
Bi ibilbide prestatu ditu antolakuntzak egun horretarako. Alde batetik luzea, 25,4 kilometrokoa, 1.550 metroko desnibel positiboarekin; eta bestetik motza, 16,4 kilometro eta 758 metroko desnibelarekin. Aurten ohiko ibilbidean berrikuntza egin dute.
Arttaitta gainean desbiderapen txiki bat egin beharko dute korrikalariek. Honen arrazoia Idiazabalgo Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak elkarlanean aurrera eramaten ari diren ameztia berreskuratzeko proiektua da. Babestutako habitata da eta, eremu zahurgarria izanik, lasterketak ahalik eta eragin gutxien sortzeko ahaleginean, antolakuntzak ibilbidea metro batzuk aldatu du. Dena den, ibilbide osoa behar bezala seinaleztatua egongo da.
Izena ematea irekita dago, datorren astearera arte, irailaren 3ra bitartean. Kronoak web atarian egin beharko da 27 eurotan, aukeratutako ibilbidea dena delakoa ere. Helduek zein kadete mailako korrikalariek parte hartu ahal izango dute. Maila honetakoek, 15 urtetik 17 urtera dituztenek, Axari Trail Txiki egin beharko dute. Gainera, parte har-tzeko gurasoen baimena eraman beharko dute derrigorrez. Heldue bi ibilbideen artean aukeratu dezakete eta, kasu honetan, 40 urtetik gorakoen eta 45 urtetik gorakoen mailak izango dira.
Lasterketa goizeko 09:30ean aterako da Idiazabalgo plazatik. Bi kontrol gune egongo dira Arteittan. Lehenengoa igarotzeko, 9. kilometroan, ordubete eta 25 minutuko denbora emango du antolakuntzak, eta bigarrenerako, 18,5 kilometroan, hiru ordu eta laurdeneko denbora izango da. Idiazabalgo plazan egongo den helmugara iristeko lau orduko epea egongo da. Ibilbidean zehar sei anoa puntu egongo dira elikagai eta edariekin, baita helmugan ere.
Publicidad
Axari Trail lasterketako lehen hiru sailkatuek eramango dute saria, bai gizonezkoen bai emakumezkoen mailan. Irabazleek txapela, garaikurra eta 300 euroko dirusaria lortuko dituzte, bigarren sailkatuek garaikurra eta 200 euro, eta hirugarrenek garaikurra eta 100 euro. Lasterketako errekorra hausten duten korrikalariek ere 100 euroko sari berezia irabaziko dute. Aritz Egeak du Traileko denborarik hoberena, 1:58:22, 2014an lortu zuena. Emakumezkoen mailan, Maitane Aiorak jarri zuen 2015ean, 2:19:20.
Ibilbide laburra egiten dutenek ez dute dirusaririk jasoko. Hala ere, maila orokorraz gain, beteranoetan lehen hiru sailkatuek garaikurra izango dute, baita ibilbide laburreko helduen mailakoek eta kadete mailagoek, bai gizonezko zein emakumezkoen kategorietan. Gainera, herriko lehenak ere saria jasoko du eta Goierriko kopako eta beste sailkapen batzuenak ere banatuko dira. Era berean, lasterketako parte hartzaile guztiek bertako produktuekin osatutako poltsa bana jasoko dute.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.