Borrar
360 gizon eta 85 emakume izango dira Axari Trailean. AIZPURUA
Axari Traileko antolatzaileek  dena prest dute  IX. ediziorako

Axari Traileko antolatzaileek dena prest dute IX. ediziorako

445 mendi korrikalari elkartuko dira bihar Idiazabalgo lasterketan parte hartzeko. Bi ibilbide izango dira

IKER AIZPURUA

Idiazabal.

Viernes, 9 de septiembre 2022, 22:42

Mikel Garmendia zenaren omenez antolatzen den mendi lasterketa, bihar goizeko 9:30ean irtengo da Idiazabalgo plazatik. Urtetik urtera, parte hartzaile gehiago biltzen ditu froga honek. Aurreko urtean, parte hartzaile kopuruan errekorra jarri zuten, eta aurten hori gainditu dute iaz baino bi parte hartzaile gehiagorekin. 360 gizonezkok eman dute izena eta emakumeak, 85 izango dira. Parte hartzaileetako asko, Idiazabal bertakoak dira, baina estatu osotik eta atzerritik etorritako korrikalariek ere parte hartuko dute.

Korrikalarien eta antolatzaileen artean sortzen den giro polita izaten da Idiazabalgo lasterketaren bereizgarrietako bat. Pandemia dela eta, aurreko urteetan egin ez den bazkaria berreskuratuko da aurten. Gainera, herritar eta bisitari guztiei zabalik egongo da igandeko paella bazkaria. Txartelak, aurrez, Izpar dendan erosteko aukera dago eta bihar bertan ere eskuratzeko aukera egongo da.

Aparkalekua

Lasterketaren eraginez, Udalak jakinarazi du frontoi zaharreko aparkalekua ezingo dela erabili gaur gaueko 23:00etatik aurrera eta bihar, Kale Nagusiko errepidea itxita egongo da botika paretik Errekarteko etxera bitartean, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 17:00ak arte. Autobus zerbitzuak ere, aldaketa izango du bihar. Errepidea itxita dagoen bitartean, botika parean izango du geralekua autobusak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Axari Traileko antolatzaileek dena prest dute IX. ediziorako