IKER AIZPURUA
Idiazabal.
Viernes, 9 de septiembre 2022, 22:42
Mikel Garmendia zenaren omenez antolatzen den mendi lasterketa, bihar goizeko 9:30ean irtengo da Idiazabalgo plazatik. Urtetik urtera, parte hartzaile gehiago biltzen ditu froga honek. Aurreko urtean, parte hartzaile kopuruan errekorra jarri zuten, eta aurten hori gainditu dute iaz baino bi parte hartzaile gehiagorekin. 360 gizonezkok eman dute izena eta emakumeak, 85 izango dira. Parte hartzaileetako asko, Idiazabal bertakoak dira, baina estatu osotik eta atzerritik etorritako korrikalariek ere parte hartuko dute.
Publicidad
Korrikalarien eta antolatzaileen artean sortzen den giro polita izaten da Idiazabalgo lasterketaren bereizgarrietako bat. Pandemia dela eta, aurreko urteetan egin ez den bazkaria berreskuratuko da aurten. Gainera, herritar eta bisitari guztiei zabalik egongo da igandeko paella bazkaria. Txartelak, aurrez, Izpar dendan erosteko aukera dago eta bihar bertan ere eskuratzeko aukera egongo da.
Lasterketaren eraginez, Udalak jakinarazi du frontoi zaharreko aparkalekua ezingo dela erabili gaur gaueko 23:00etatik aurrera eta bihar, Kale Nagusiko errepidea itxita egongo da botika paretik Errekarteko etxera bitartean, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 17:00ak arte. Autobus zerbitzuak ere, aldaketa izango du bihar. Errepidea itxita dagoen bitartean, botika parean izango du geralekua autobusak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
La artista argentina Emilia, cabeza de cartel del Música en Grande
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.