Idiazabal
Axeria bere ezkutalekuan bueltan da jaiak agurtutaSecciones
Servicios
Destacamos
Idiazabal
Axeria bere ezkutalekuan bueltan da jaiak agurtutaSan Blas jaiek agur esan diote aurtengo edizioari, azken asteburuan eta azken egunetan festa giro aparta utziz herrian. Ostiralean, kirolak izan zuen protagonismoa, Beertrunken eta Belarxarrak taldeen arteko futbitoko finalarekin. Partida lehiatua izan zen, eta azkenean Beertrunkenek 7-6 irabazi zion Belarxarrak taldeari. Bestalde, Iñigo San Pedro izan zen txapelketako goleatzaile nagusia, 26 golekin.
Larunbatean Mozorro Eguna ospatu zen, eta eguerditik aurrera, Andoaingo Gora Kale Txiki txarangak girotuta, lagun taldeak, kuadrillak eta familiak kalera atera ziren mozorro ikusgarriak erakutsiz. Plazako karpan, jauzi dantzak eskaini zituzten, tradizioari eutsiz. Arratsaldean, Igarondon, profesionalen pilota jaialdia izan zen, Binakako Txapelketako bi partidarekin: B Seriean, Dario-Gabirondo eta Senar-Ezkirotz lehiatu ziren, eta estelarrean, Elordi-Zabaleta eta Laso-Iztueta aritu ziren. Kalean, Matraka elektro-txarangak festa giroa piztu zuen, eta Zelaako kiroldegian herri afaria egin zen. Jaia ez zen bertan amaitu; gau partean, Irten-Bide taldeak eta Bide Batez erromeriak, gaua luzatu zuten beraien abestiekin.
Igandean, Kandelaria Eguna ospatu zen, eta elizan kandelen bedeinkapena egin ondoren, Axari Dantza taldeak saio berezia eskaini zuen Igarondo frontoian. Gradak jendez gainezka egon ziren eta sekulako giroa sortu zen. Astelehenean, Kuadrillen Eguna izan zen, eta ekitaldi nagusiak San Blas Txirrindulari proba eta kuadrillei eskainitako paellada izan ziren. Festa giroa goizaldera arte luzatu zen.
Asteartean, jaietako azken egunean, hamaiketakoa eta bertso saioa izan ziren eguerdian, Iker Zubeldia eta Alaia Martin bertsolarien eskutik. Arratsaldean, Santa Ageda bezperako koplak abestu ziren, eta Kantu Jira taldeak eta DJ Kaktus-ek erritmoa jarri zuten azken arratsaldeari. Azkenik, Axariaren igoera ekitaldia burutu zen 19:30ean, San Blas jaiak eta festen gozamena 2026ra arte agurtuz.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.