Secciones
Servicios
Destacamos
IKER AIZPURUA
Idiazabal
Lunes, 21 de noviembre 2022, 23:22
Kimu kultur elkartearen urteroko mus txapelketa jokatu zen larunbatean. Urtero, Iparra eta Eduardoren omenezko ekitaldien bueltan antolatzen den mus txapelketa jokatu zen Igarondo pilotalekuko tabernan. Guztira, 26 bikote izan ziren izena eman zutenak eta horietatik 11 bikote herrikoak izan ziren. Finalera, Mari Jose Iparragirre eta Migel Angel Goikoetxea senar-emazte idiazabaldarrak eta Zegamako Aitor eta Jose Luis Azurmendi anai zegamarrak iritsi ziren eta Zegamako anaiak izan ziren txapelak eraman zituztenak.
Bestalde, ostiral gauean jokatu zuten zortzigarren jardunaldiko partida Idiazabalgo areto futbol taldeko mutilek Zelaako kiroldegiko pistan. Tolosako Herrikide areto futbol taldea izan zuten aurkari eta azken hauek izan ziren garaile, 3 eta 4ko emaitzarekin.
Areto futboleko taldeak, taldearen kamisetak jarri ditu salgai (20 euro). Eskaerak egiteko eta informazio gehiagorako, 617 962 802 telefonora WhatsApp mezu bat edo instagrameko beraien perfilera (@izal_aretofutbola) idatzi beharko da. Eskaera egiteko azken eguna, abenduaren 2a izango da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.