Borrar
Iazko txapelduna. I.A.
Idiazabal: Baserritar Eguna eta Euskal Herriko Artzai Gazta Txapelketa ospatuko dira urriaren 9an
Idiazabal

Baserritar Eguna eta Euskal Herriko Artzai Gazta Txapelketa ospatuko dira urriaren 9an

IKER AIZPURUA

Viernes, 30 de septiembre 2022, 00:07

Datorren urriaren 9an, Idiazabalen Baserritar Eguna eta Euskal Herriko Artzai Gazta Txapelketa izango dira. Baserritar Egunak IX. edizioa egingo du, eta Artzai Gazta Txapelketak XXXIX. edizioa.

Goizeko 10:00etan emango zaio irekiera azokari. Herrian zehar, Idiazabalgo baserrietako ganadua ikusgai egongo da, bertako produktuak erosteko aukera egongo da eta baserriko makineriaren erakusketa ere izango da. Gazta erosi eta dastatzeko postuak ere ez dira faltako, eta gazta egite erakustaldia ere egingo dute artzainek. Umeentzako gazta kata berezi bat ere antolatu da. Herri kirol ikustaldiak eta musikak jai giroan murgilduko dute herria.

Igarondo Pilotalekuan, artzainen artaldeko ardi latxaren esne gordinarekin egindako 40 gazta onenak lehiatuko dira. Bertan izango dira Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako herrialdekako lehiaketa bakoitzean sailkatutako 10 gazta onenak.

2022ko Euskal Herriko Artzai Gazta onena aukeratzeaz lau epaimahai arduratuko dira, sukaldari, gaztaren munduan adituek, artzainek eta Idiazabal Jatorri Izendapenaren Kontseilu Arautzaileko dastatzaile ofizialek osatutakoak.

Festa honekin, gure baserritarrak eta artzainak jende guztiarengana hurbiltzeaz gain, hauen atzean dagoen lan eta ahalegin guztiari balioa eman nahi zaio.

Idiazabalgo Udalak, Artzai Gazta Elkarteak, Idiazabal Jatorri Izendapenak eta Baserritarren Elkarteak jende guztia animatu nahi dute Idiazabalera hurbildu dadin eta gure lurraldeko produkturik onenak dasta ditzan.

Herri bazkaria

Azokari itxiera emateko, bazkaria antolatu da. Arratsaldeko 15:00etatik aurrera izango da pilotalekuan. Bakailua ajoarriero eran, Idiazabalgo Urbizu Berri baserriko txekor errea eta tarta izango da bazkariko menua. Edonork joateko aukera izango du. Txatelak 20 eurotan erosi behar dira, aurrez, Izpar dendan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Baserritar Eguna eta Euskal Herriko Artzai Gazta Txapelketa ospatuko dira urriaren 9an