Lekarozko Kortaria gaztandegiarentzat izan dau aurtengoan Euskal Herriko artzain gazta txapelketako sari nagusia, Segurako Goibururi erreleboa hartuz. Halaxe erabaki zuen atzo Idiazabalen, Baserritarren Egunaren baitan, antolaturiko lehiaketako epaimahaiak. Urtero moduan, lurraldekako lehiaketetan sailkatutako gazta onenek parte hartu zuten txapelketaren 41. edizio honetan, guztira 35 gaztagile bildu zirelarik, eta Kortariarekin batera, Gabiriako Baztarrikak eta Egozkueko Loperenak osatu zuten podiuma, bigarren eta hirugarren postuan.
Publicidad
Lehen saria jaso ostean «oso gustura» azaldu zen Julen Arburua artzain nafarra. Otsailaren 22an egindako pieza bat aurkeztu zuen lehiaketara, adierazi zuenez, ketu gabea.
1. S.C. Kortaria (Lekaroz)
2. Baztarrika (Gabiria)
3. Loperena (Egozkue)
4. Mausitxa (Elgoibar)
5. Eneko Goiburu (Segura)
6. Aizpea (Olaberria)
7. Larrabe (Agiñiga)
8. Joseba Insausti (Ordizia)
9. Ander Barandiaran (Idiazabal)
10. Galtzata (Oiartzun)
Eguraldia lagun, jendetza erakarri zuen beste behin Idiazabalera Baserritarren egunak. Goiz osoan zehar, herrian festa giroaz gozatzeko aukera izan zen, eta jarduera eskaintza zabala eskaini zen bertan: ganadu erakusketa, gaztagile eta artisauen postuak, umeentzako jolasak eta herri kirol erakustaldiak, izan ziren, besteak beste. Gazta-egite erakustaldia ere ez zen falta izan, eta gainera, herritarrek, dastaketa herrikoian hainbat gazta probatzeko aukera ere izan zuten, bakoitzari bere puntuaketak eskainiz. Gazta guztien artean, J. Etxezarreta anaien Arbelar etiketaduna izendatu zuten onena bertaratutakoek.
Horrez gain, artaldeak ere urteroko bisita egin zuen herria zeharkatuz, eta bisitari zein herritarrak, Txomenarenea inguruan bilduz.
Bestalde, ostiralean bertan, Domingo Goiburu artzain idiazabaldarra omentzeko erakusketa ireki zen udaletxeko areto nagusian, bere bizitza eta lanari aitortza egin eta memoria mantentzeko asmoz.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.