Hitzaldia, Idiazabalgo Udalak eta Errez kooperatibak elkarlanean antolatu dute eta Asteklima ekimenaren barruan sartzen da. AIZPURUA
Idiazabal

Basogintza ereduari buruzko hitzaldia

IKER AIZPURUA

Idiazabal

Viernes, 23 de septiembre 2022

Asteazkenean, hitzaldi interesgarri bat eskeiniko du basojabeen Errez kooperatibak, Idiazabalgo Udalaren laguntzarekin. Bertan, gaur egun basogintzak dituen erronkei eta orokorrean aldaketa klimatikoak, biodibertsitate galerak ... sortzen dituzten erronkei erantzuteko gaitasuna duen basogintza eredua azalduko da. Aipatutako erronka globalez gain, Euskal Herrian banda marroien gaitzak basogintza sektorea hankaz gora jarri du, basogintza ereduaren inguruko kezka eta eztabaida gizarteratuz.

Publicidad

Hitzaldian zehar, hainbat gai landuko dira. Idiazabalgo eta Euskal Herriko egoeraren kontextualizazioa, erronka globalak, biodibertsitate galera, aldaketa klimatikoa eta izurriteak, ohiko basogintza ereduaren azalpen bat eta pinudien bilakaera Euskal Herrian, proposatzen duten bestelako basogintzaren inguruko azalpena eta aukerak, eta Errez baso jabe kooperatibaren aurkezpena.

«Gai asko lantzen dira, baina modu arin eta bisual baten azaltzen saiatzen gara, eta bertaratzen direnek, egungo egoeraren eta dauden aukera ezberdinen inguruko ideia orokor bat barneratuko dute» adierazi dute baso jabeen kooperatibatik. Hi-tzaldia, irekia da eta baso jabeei zuzendua dago bereziki. Datorren asteazkenean, hilaren 28an, udaletxeko areto nagusian izango da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera eta 2 orduko iraupena izango du. Udaletxetik jakinarazi dute ez dela beharrezkoa izango aurretiaz izena ematea. Hitzaldi hau, Asteklima ekimenaren barruan antolatu da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad