Borrar
Sagardo dastaketa Joseta ta Alayak elektrotxarangak girotu zuen. I.A.
Idiazabal: Bertso afaria eta erromeria gaur Katean
Idiazabal

Bertso afaria eta erromeria gaur Katean

Sagardo dastaketak eman zion atzo hasiera jaie

IKER AIZPURUA

Sábado, 30 de julio 2022, 00:08

Atzo arratsaldean hasi ziren San Inazio jaiak Idiazabalgo Katean. Ohikoa den moduan, sagardo dastaketak eman zion hasiera jaiari. Herritar asko gerturatu ziren hamabi sagardogileren zukuak probatzera.

Festak jarraipena izango du gaur. 15:30ean hasiko da mus txapelketa, izen-ematea orduerdi lehenago irekiko da. 17:00etan, patata tortilla lehiaketa eta ume jolasak ere egingo dira.

Gaueko 21:00etan, bertso afaria egingo da. June Ayestaran eta Maire Garmendia izango dira bertsolari. Afaritarako, kabrarroka pudinga, pikillo piper beteak, patatak errioxar erara, txahal karrillerak eta hojaldrea izango dituzte. Afariko txartelak, 25 eurotan salgai daude Izpar eta Odei tabernan. Gaurko festari amaiera, Mugi panderoaren erromeriak emango dio.

San Inazio eguna

Bihar, bi zita izango dituzte idiazabaldarrek. Alde batetik, Kateako San Inazio ermitan, meza emango da eguerdiko 12:00etan. Jarraian, Udalak, hamaiketakoa eskeiniko du erromerialekuan.

Bestetik, Gipuzkoa eta Arabako partzuergoak antolatuta, festa izango da Urbian. 11:30ean, meza izango da, 13:00etan artzain txakur lehiaketa eta bazkal aurretik eta ondoren, Ane eta Maialen trikitiariek alaituko dute jaia.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bertso afaria eta erromeria gaur Katean