Secciones
Servicios
Destacamos
IKER AIZPURUA
IDIAZABAL.
Miércoles, 3 de agosto 2022
Mikel Telleria musikari idiazabaldarrak, Mediterraneoa zeharkatzen duten pertsonen egoera salatzeko bideoklipa aurkeztu du. Abestia, Aita Mari Itsas Salbamendu Humanitarioko itsasontziari eskainia dago. 'Hala ere'-k gerratik eta miseriatik ihesi Europara datozen pertsonen egoera salatzen du.
Aurreko ostegunean aurkeztu zituen abestia eta bideoklipa Telleriak, Aita Mari Itsas Salbamentu Humanitarioko kide den Izaskun Arriaranekin batera.
Bideoklipean, Gasteizen bizi den idiazabaldarraren eta bere taldearen emanaldiko irudiak eta boluntarioek Aita Mari ontzian egiten duten lana erakusten duten irudiak konbinatzen dira. Bideoklipak, Atera Films banatzailearen eta Nerbio Docs ekoiztetxearen laguntza izan du, eta udazkenean, Gasteizko Sonora disketxearen eskutik aterako duen diska berriko abestietako bat izango da.
Aurretik, bi diska kaleratu ditu Telleriak, 1999an, Deklarazioa eta 2002an, Zaldiak hartuta. Bere hirugarren lana luzea izango da, beraz, udazkenean aurkeztuko duena.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.