![Larunbatean emango zaio hasiera Gazta Azokari asteburu osoko planarekin](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/05/03/94019274--1200x840.jpg)
Idiazabal
Larunbatean emango zaio hasiera Gazta Azokari asteburu osoko planarekinSecciones
Servicios
Destacamos
Idiazabal
Larunbatean emango zaio hasiera Gazta Azokari asteburu osoko planarekinLarunbat goizean emango zaio hasiera aurtengo Gazta Azokari herrian. Denboraldiko gazta berria dastatzeko lehen aukeretako bat eskainiko da bertan, eta urtero moduan, giroa bermatuta egongo da bi egunetako ekintza guztietan. Azken urtean moduan, aurtengoan ere bi egunetarako egitaraua antolatzea erabaki da Udaletik, ekintzei behar duten denbora eman eta denetaz gozatzeko aukera izateko.
Azokan, Euskal Herriko eta kanpoko hainbat gazta mota probatzeko aukera izateaz gain, gaztarekin eta artzaintzarekin loturiko hainbat ekitaldi izango dira, hala nola, mamia egiteko tailerra eta txapelketa, show cooking saioa edota gazta ketze erakustaldia. Gainera, Aritz Ganboa ar-tzainaren eskutik, larreetara igo-tzeko aukera izango da, ganaduaren gobernatzea nola egiten den ikustera.
Larunbata
11.00. Azoka irekiera eta txistularien kalejira.
11.30. Mami Txapelketa.
11.30. Gazta dastaketa sagardo Maridajearekin.
12.45. Mamia egiteko tailerra.
14.30. Bazkari herrikoia.
16.30. Artzainaren sekretuan Aritz Ganboarekin.
17.00. Show Cooking: Iker Markinez, Javi Rivero, Gorka Rico.
18.00. Erraldoien konpartsaren kalejira kaleetan.
Igandea
10.00. Azoka irekiera eta txistularien kalejira.
11.00. Umeentzako jolas mitologikoak futbitoan.
11.30. Gazta txapelketa herrikoia Plaza Nagusian.
11.45. Gazta egite eta ketze erakustaldia, era moderno eta tradizionalean. Mikel D. plaza.
12.30. Artaldea herriko kaleetan eta ondoren ile-mozketa
14.00. Omendaldia eta sari banaketa udaletxe aurrean.
Igandean, berriz, azken urteetan egin den moduan, gazta txapelketa herrikoia izango da protagonista eta artaldea ere herriko kaleetatik pasatuko da.
Azokan guztira 30 gazta postu egongo dira. Horietako 17 Euskal Herriko gaztagileenak, ldiazabal jatorri izendapeneko gaztagileez gain, Ossau-Iraty (lparralde) izendapenekoek ere parte bertan izango dira. Beste 6 postu Euskal Herritik kanpoko gaztagileenak izango dira: Katalunia, Valladolid, Portugal, eta beste hainbat lekutatik iritsita. Gainontzeko 7 postuak, edariei eskainitakoak izango dira, sagardoa, ardoa eta txakolina bilduz.
Azokak urtero artzaintzarekin eta gaztagintzarekin lotutako norbait omentzeko ohitura dauka, eta aurtengoan, Ixidro Sukia gaztagile ataundarra izango da protagonista. Pasa den 2019. urtean hartu zuen erretiroa eta bere dedikazio eta bokazioa azpimarratu eta eskertzeko asmoz, saritua izango da plazan arratsaldeko 14:00etan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El Diario Montañés
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.