![Idiazabal: Bihar goizean ospatuko da Dantzalekuko erromeria](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202207/24/media/cortadas/75197121--1248x982.jpg)
![Idiazabal: Bihar goizean ospatuko da Dantzalekuko erromeria](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202207/24/media/cortadas/75197121--1248x982.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
IKER AIZPURUA
Domingo, 24 de julio 2022, 00:04
Arantzazumendi Idiazabal eta Ataunen artean dagoen mendia da. Aspaldi, akelarreak egiteko lekua omen zen. Sorgin eta aztien bilkura eta erritu lekua izateaz gain, urte luzez idiazabaldar eta ataundarren dantzalekua ere izan da.
Bihar, Santio eguna, bi herrietako bizilagunak berriz elkartuko dira Dantzalekun. Goizeko 11:00etan egingo da topaketa. Bertara inguratzen direnek, hamaiketakoaz gozatzeko aukera izango dute eta trikiti doinuekin dantza egiteko aukera ere ez da faltako.
Idiazabalgo Udalak baserrialdeko auzotarrekin egindako bilera errondan jaso zuen eskaeretako bat Arantzamendiko mendi-bidea konpontzea izan zen. Azken asteetan, berritze lanak egin dira bide honetan. Goeneko baserritik Arantzamendira bitartean, material berria bota da zoruan.
Guztira, hiru kilometroko bide zatia berritu da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.