Aspaldiko erromeria bat Dantzalekun.
Idiazabal

Bihar goizean ospatuko da Dantzalekuko erromeria

IKER AIZPURUA

Domingo, 24 de julio 2022, 00:04

Arantzazumendi Idiazabal eta Ataunen artean dagoen mendia da. Aspaldi, akelarreak egiteko lekua omen zen. Sorgin eta aztien bilkura eta erritu lekua izateaz gain, urte luzez idiazabaldar eta ataundarren dantzalekua ere izan da.

Publicidad

Bihar, Santio eguna, bi herrietako bizilagunak berriz elkartuko dira Dantzalekun. Goizeko 11:00etan egingo da topaketa. Bertara inguratzen direnek, hamaiketakoaz gozatzeko aukera izango dute eta trikiti doinuekin dantza egiteko aukera ere ez da faltako.

Bidea berrituta

Idiazabalgo Udalak baserrialdeko auzotarrekin egindako bilera errondan jaso zuen eskaeretako bat Arantzamendiko mendi-bidea konpontzea izan zen. Azken asteetan, berritze lanak egin dira bide honetan. Goeneko baserritik Arantzamendira bitartean, material berria bota da zoruan.

Guztira, hiru kilometroko bide zatia berritu da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad