Borrar
Andoni Ollokiegi izango da abesti ezberdinen bertsioak eginez. I.A.
Bihar irekiko ditu ateak Idiazabalgo garagardo azokak
Idiazabal

Bihar irekiko ditu ateak Idiazabalgo garagardo azokak

Arratsaldeko 18:00etan hasiko da egunero eta goizalderarte izango da garagardo ezberdinak dastatzeko aukera

IKER AIZPURUA

Idiazabal.

Martes, 30 de agosto 2022

Pandemiaren ondorioz, azken bi urteetan ospatu gabe egon eta gero, Garagardo Festa bueltan da. Aurtengoan, Idiazabalgo Areto Futbol taldeak antolatzen duen azoka honek, hemezortzigarren aldiz irekiko ditu bere ateak. Zelaako kiroldegian kokatuko da garagardo festa eta larunbatera arte egongo da zabalik. Garagardo azoka, arratsaldeko 18:00etan hasiko da egunero eta goizalderarte izango da garagardo ezberdinak dastatzeko aukera. Mota guztietako 14 garagardo ezberdin edateko aukera izateaz gain, jateko aukera ere izango da bertan. Ukondoa, saltxitxak, kroketak eta patata tortilla izango dira eskainiko diren jatekoetako batzuk.

Ostiralean, Idiazabalgo The Frankys taldeak joko du 00:00etatik aurrera eta larunbatean, 21:00etatik aurrera, Andoni Ollokiegi izango da abesti ezberdinen bertsioak eginez. Ostiralean zein larunbatean, goizaldeko 01:00etatik aurrera, DJak izango dira musika jartzen.

Egutegiko argazkiak

Idiazabalgo Illati euskara elkarteak urtero argitaratzen duen egutegirako argazki lehiaketa martxan jarri du aurten ere. 2023 urteko egutegiaren gaia zuhaitzak izango da. Egutegiko argazkiak herritarren bidalitako argazkien artean aukeratutakoekin osatzen da.

Argazkiak Idiazabalen ateratakoak izan beharko dute. Argazkiak, datorren urteko egutegirako izango direla kontuan izanda, argazkietan urtaro ezberditan ateratako zuhaitzak agertu beharko dira. Parte hartu nahi dutenek, beraien argazkiak aldaize.illati@gmail.com helbidera bidali behar dituzte. Argazkiak bidaltzeko epea urriaren amaierarte egongo da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bihar irekiko ditu ateak Idiazabalgo garagardo azokak