Borrar

50. Dinastia Etxabe pilota txapelketaren final laurdenak

I. A.

Idiazabal..

Domingo, 14 de agosto 2022, 00:05

50. Dinastia Etxabe pilota txapelketaren final laurdenetako bigarren jardunaldia jokatu zen astelehen gauean Zumaiako frontoian. Bertan izan zen Iker Garcia pilotari idiazabaldarra, finalaurrekoetarako txartela eskuratzeko asmotan.

Jubenil mailako partida jokatu zen lehenbizi, eta bertan parte hartu zuen Aurrera Tolosa taldeko idiazabaldarrak. Garciak, Faben Ituarte izan zuen bikote eta Beñat Apezetxea eta Ionan Peñalver nafarrak izan zituzten aurkari Aitzuriko kantxan. Garcia eta Ituarte 9-7 jarri ziren aurretik, baina nafarrek buelta eman zioten markagailuari eta 12-9 izan ziren aurrean. Ituarte eta Garcia ez zeuden partida erregalatzeko asmoekin, eta 13-12 jarri ziren berriro aurretik. Hor etorri zen nafarren tanto zaparrada: hamar tanto jarraian eginda, 22-13 irabazi zuten partida eta finalerdietarako txartela eskuratu zuten horrela Apezetxea eta Peñalver nafarrek.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 50. Dinastia Etxabe pilota txapelketaren final laurdenak