Borrar
Urgente 15 heridos en un atropello en Múnich
Oskar Estanga izango da irakaslea. I. AIZPURUA
Idiazabal: Ecstatic dance ikastaroa modu askean dantza egiteko
Idiazabal

Ecstatic dance ikastaroa modu askean dantza egiteko

IKER AIZPURUA

IDIAZABAL.

Jueves, 8 de septiembre 2022, 00:13

Ikasturte berrirako udalak antolatutako ikastaro berrien arten, Ecstatic dance izenekoa izango da berrikuntzetako bat.

Ecstatic dance dantza libreko estilo bat da. Mugimendua modu espontaneo batean sortzeko prozesua da, gorputza ohiko mugimendu patroietatik askatuz. Egiturarik, urratsik eta dantzatzeko modu berezirik gabeko dantza mota da hau. Barrenak eskatzen dizun moduan dantza egiteko dantza estilo bat da azken finean.

Oskar Estanga dantzari nafarra izango da ikastaroa eskainiko duena. Adin guztietako pertsonei zuzenduta dago ikastaroa, mugarik gabe. Ikastaroak 3 orduko saio bat izango du. Urriaren 28an izango da arratsaldeko 17:30etik 20:30era eta Guraso Elkarteko aretoan emango da.

Ikastaroan parte hartzeko izen ematea zabalik dago. Sei euroko kostua izango du. Irailaren 15era bitartean, liburutegian eta online izena emateko aukera izango dute interesa duten herritarrek. Presentzialki izena eman nahi izanez gero, goizez 9:30etik 13:00era egongo da aukera. Irailaren 14 eta 15ean berriz, arratsaldeko 16:30etik 19:30era izena emateko aukera ere izango da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ecstatic dance ikastaroa modu askean dantza egiteko