Borrar
Sugaar Zapirainen bideo sarituaren fotograma bat. I.A.
Idiazabal: Emakumezkoen frontenis txapelketa gaur Igarondon
Idiazabal

Emakumezkoen frontenis txapelketa gaur Igarondon

Bederatzi bikotek hartuko dute parte eta finala 13:45ean jokatu da

IKER AIZPURUA

IDIAZABAL.

Sábado, 5 de noviembre 2022, 00:09

Emakumezkoen binakako frontenis txapelketa jokatuko da gaur Igarondo pilotalekuan, goizeko 9:00etatik aurrera.

Aurtengoan, bederatzi bikote izango dira garaipenaren txapela eskuratzeko lehian. Bederatzi bikoteek, hiru multzotan banatuta, ligaxka jokatuko dute.

Multzo bakoitzetik lehenbizi gelditutako hiru bikoteak eta guztietan bigarren posturik onena lorturiko bikotea, finalerdietara sailkatuko dira.

Lehenbiziko finalerdia, 12:15ean hasiko da eta bigarrena aldiz, 12:45ean. Finalerdiak jokatu ondoren, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida jokatuko da 13:15ean eta azkenik, 13:45etn, frontenis txapelketako finala jokatuko da.

Arnasetik

UEMAk, Udalerri euskaldunen mankomunitateak, antolaturiko Arnasetik bideo sormen lehiaketako bi sari irabazi ditu Sugaar Zapirain Idiazabalgo bizilagunak.

UEMAren Arnasetik lehiaketaren helburuak arnasguneetako gaztetxoen euskarazko sormena lantzea, eta nerabeei hizkuntza-ohituren inguruan gogoeta eragitea ziren.

'Zer dira arnasguneak?' bideoarekin, DBH 1 eta 2 mailako kategoriako txapela irabazi du, Naiara Juanikorena leitzarrarekin berdinduta. Beste aldetik, publikoak emandako sari bat ere eskuratu zuen. Zorionak Sugaar!

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Emakumezkoen frontenis txapelketa gaur Igarondon