IKER AIZPURUA
IDIAZABAL.
Sábado, 5 de noviembre 2022, 00:09
Emakumezkoen binakako frontenis txapelketa jokatuko da gaur Igarondo pilotalekuan, goizeko 9:00etatik aurrera.
Publicidad
Aurtengoan, bederatzi bikote izango dira garaipenaren txapela eskuratzeko lehian. Bederatzi bikoteek, hiru multzotan banatuta, ligaxka jokatuko dute.
Multzo bakoitzetik lehenbizi gelditutako hiru bikoteak eta guztietan bigarren posturik onena lorturiko bikotea, finalerdietara sailkatuko dira.
Lehenbiziko finalerdia, 12:15ean hasiko da eta bigarrena aldiz, 12:45ean. Finalerdiak jokatu ondoren, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida jokatuko da 13:15ean eta azkenik, 13:45etn, frontenis txapelketako finala jokatuko da.
UEMAk, Udalerri euskaldunen mankomunitateak, antolaturiko Arnasetik bideo sormen lehiaketako bi sari irabazi ditu Sugaar Zapirain Idiazabalgo bizilagunak.
UEMAren Arnasetik lehiaketaren helburuak arnasguneetako gaztetxoen euskarazko sormena lantzea, eta nerabeei hizkuntza-ohituren inguruan gogoeta eragitea ziren.
'Zer dira arnasguneak?' bideoarekin, DBH 1 eta 2 mailako kategoriako txapela irabazi du, Naiara Juanikorena leitzarrarekin berdinduta. Beste aldetik, publikoak emandako sari bat ere eskuratu zuen. Zorionak Sugaar!
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.