Borrar
Erlojuaren historia eta funtzionamendua azaldu zituen Barriolak. I.A.
Idiazabal: Erloju zaharraren sekretuak erakutsi zituen Joxe Barriolak
Idiazabal

Erloju zaharraren sekretuak erakutsi zituen Joxe Barriolak

IKER AIZPURUA

IDIAZABAL.

Domingo, 30 de octubre 2022, 00:03

Aurreko mendeko 80. hamarkadaren bueltan, elizako erlojua automatiko batengatik ordezkatu zenetik, Joxe Barriola herritarrak gorde eta zaindu zuen erloju zaharra. Azken urteetan, ordularia ikusgai dago Pilarreneako lorategian. Herritar eta bisitari askoren kuriositatea pizten du erloju berezi honek, eta atzo Europako Ondare Jardunaldiak ospatzen direla aprobetxatuz, bisita berezia egin zen.

Barriolak ordulariaren funtzionamendua eta honen historia azaldu zituen atzokoan. Jende asko elkartu zen lorategian Barriolaren azalpenak entzuteko. Bisitaren amaieran, Joxe Barriolak esker oneko oroigarri bat jaso zuen Iñaki Alberdi alkatearen eskutik, urte luzez, isilean, Idiazabalgo ondare hau zaintzeko egindako lanagatik.

Frontenisa

Datorren larunbatean, azaroaren 5ean, emakumezkoen binakako frontenis txapelketa jokatuko da Igarondo pilotalekuan. Parte hartzeko, 10 euro ordaindu beharko dira bikoteko eta 656 694 201 telefonora mezu bat bidali beharko da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Erloju zaharraren sekretuak erakutsi zituen Joxe Barriolak