IKER AIZPURUA
IDIAZABAL.
Domingo, 30 de octubre 2022, 00:03
Aurreko mendeko 80. hamarkadaren bueltan, elizako erlojua automatiko batengatik ordezkatu zenetik, Joxe Barriola herritarrak gorde eta zaindu zuen erloju zaharra. Azken urteetan, ordularia ikusgai dago Pilarreneako lorategian. Herritar eta bisitari askoren kuriositatea pizten du erloju berezi honek, eta atzo Europako Ondare Jardunaldiak ospatzen direla aprobetxatuz, bisita berezia egin zen.
Publicidad
Barriolak ordulariaren funtzionamendua eta honen historia azaldu zituen atzokoan. Jende asko elkartu zen lorategian Barriolaren azalpenak entzuteko. Bisitaren amaieran, Joxe Barriolak esker oneko oroigarri bat jaso zuen Iñaki Alberdi alkatearen eskutik, urte luzez, isilean, Idiazabalgo ondare hau zaintzeko egindako lanagatik.
Datorren larunbatean, azaroaren 5ean, emakumezkoen binakako frontenis txapelketa jokatuko da Igarondo pilotalekuan. Parte hartzeko, 10 euro ordaindu beharko dira bikoteko eta 656 694 201 telefonora mezu bat bidali beharko da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.