Idiazabal
Euskara ikasteko dirulaguntza deialdia irekita dago IdiazabalenIdiazabal
Euskara ikasteko dirulaguntza deialdia irekita dago IdiazabalenAmaia Núñez
idiazabal.
Martes, 6 de agosto 2024, 20:39
Ikasturte honetan euskara ikasten aritu diren herritarrentzako diru-laguntza deialdia zabaldu du Idiazabalgo Udalak. Dirulaguntza 2023ko uztailaren 1etik 2024ko ekainaren 30era bitartean HABEk onetsitako zentroetako batean egindako ikastaroen gastuak ordaintzeko izango da eta eskaera egiteko epea irekita dago jada.
Publicidad
Eskaera egiteko ezinbestekoa da ikastaroa egin izanaren agiria aurkeztea, hala nola oinarrietan zehaztutako gainerako dokumentazioa. Udaletxeko bulego orokorrean edota telematikoki aurkeztu daiteke.
Besteak beste, Kontu korrontearen titulartasunaren ziurtagiria; Asistentzia (%85) eta aprobetxamendu egiaztagiria; Ikastaroak sortutako gastuak ordaindu izanaren frogagiriak; eta Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituela egiaztatzen duen aitorpen erantzulea.
Gainera, derrigorrezkoa izango da ikastaroa amaitzen den datarako 16 urte beteak edukitzea eta dirulaguntzak jasotzeko inolako debekurik ez izatea. Era berean, dirulaguntza honen baitan ez dira sartzen C1 maila lortzeko ikastaroak. Kasu horietan HABEk ematen dituen dirulaguntzetara jo beharko dute eskatzaileek.
B2 mailara bitarteko Euskalduntzeko eta alfabetatzeko ikastaro presentzialetako ikasleek, Barnetegiak barne, matrijularen 100%a jasoko dute. Auto ikaskuntza ikastaroak egin dituztenek, berriz, %60ra arte jaso ahal izango dute. Inolaz ere ezingo da jaso landu den ikastaro edo jardueraren kostua baino zenbateko handiagorik.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.