IKER AIZPURUA
IDIAZABAL.
Jueves, 6 de octubre 2022, 00:12
Europa mailan urrian umeen hilabetea ospatzen dela eta, Ikertze kultur elkarteak esperientzia artistikoak bizitzeko aukera eskainiko die ume txikiei eta hauen familiei Gipuzkoako herri ezberdinetan. Horretarako, Hip Hip Urri! izeneko ekimena egiten du urtero elkarte honek.
Publicidad
Kultura eta aisialdia sustatzeko asmoz, Idiazabalgo udalarekin elkarlanean, ekimen artistiko bat antolatu du Ikertze elkarteak urriaren 14rako, datorren ostiralerako. Bost urtetik gorako umeak dituzten familiei zuzendutako ekimena izango da. Orain 3 urte ere egin zen antzeko ekimen bat, orduan umeek eta familiek, kartoizko kaxa erraldoiak eta pinturak erabiliz herritxo bat sortu zuten plazan. Helburu nagusia, artearen bidez, haur eta familiek ondo pasatzea izango da.
Esperientzia artistikoa Idiazabalgo plazan egingo da oraingoan ere. Bi saio antolatu dira, bata bestearen jarrian. Lehenbizikoa arratsaldeko 17:00etatik 18:30era, eta 18:45etik 20:15era bigarrena. Doako ekimena da, eta parte hartzeko interesa dutenek ahalik eta azkarren 943 31 04 61 telefono zenbakira deitu edo ikertze@ikertze.net helbide elektronikora idatzi beharko da.
Igandeko Baserritar Eguneko bazkarirako txartelak eskuragarri daudela gogorarazi dute udaletik. 20 euroko prezioa dute bazkariko txartelek eta Izparren dago hauek erosteko aukera.
Bakailaoa ajoarriero eran, Urbizu Berri baserriko txekor errea eta tarta izango dira menuan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.