![Florentino Goiburu bertso-paper lehiaketa martxan da gazteentzat](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/01/05/90519326--1200x840.jpg)
Idiazabal
Florentino Goiburu bertso-paper lehiaketa martxan da gazteentzatSecciones
Servicios
Destacamos
Idiazabal
Florentino Goiburu bertso-paper lehiaketa martxan da gazteentzatHerriko bertso taldeak Florentino Goiburu oroitu eta herriko bertso zaletasunean eragiteko xedez 'Florentino Goiburu bertso-paper lehiaketa' antolatu du urtero egin asmoz.
Florentino Goiburu Oiarbide Idiazabalen jaio zen 1933ko urriaren 31n eta 2012ko martxoaren 28an zendu. Bertsolari ezaguna zen eskualde osoan, Goierriko bertsolarien garai gogoangarriko kideetako bat izanik. Idiazabalen jaiotako bertsolaririk ezagunena izan da momentura arte, eta bertsozale taldetik honek egindakoari merezi duen balorea eman nahi izan zaio. Bere bertsokera oso argia eta errimaz oso aberatsa zen, umoretsua. Zepai bertsolari sariketa irabazitakoa da Goiburu, hain juxtu txapelketa ospatu zen lehen edizioan.
Idiazabalen, gainera, berak egindako bertsoak hainbat txokotan idatzi eta gogoratu nahi izan dira urteen poderioz, Ojarbiko iturrian, edo Artzainaren oroitarrian esate baterako.
Idiazabalgo bertso taldeak bi maila ezberdinetan antolatu du lehiaketa, 13 eta 16 urte artekoak (4 bertso egin beharko dituzte) eta 16tik gorakoak (6 bertso egin beharko dituzte). Kategoria bakoitzean lehenengo eta bigarren sariez gain, kategoria bakoitzeko herriko lehenengoaren saria ere egongo da. Gai eta doinu librean izango dira bertsoak.
Lanak aurkezteko azken eguna urtarrilaren 12a izango da. Lanaren kopia bat liburutegian aurkeztuko beharko da gutun-azal itxi baten barruan. Gutun-azalaren kanpoko aldean, honako testu hau idatzi beharko dute parte-hartzaileek: Florentino Goiburu Bertsopaper lehiaketa, kategoria (dagokion kategoria adierazi) eta lanaren izenburua (bertsopaperaren izenburua adierazi). Sariketaren oinarriak Idiazabalgo Bertso Taldearen webgunean daude eskuragarri (www. idiazabalgobertsotaldea.blogspot.com) eta edozein zalantza izanez gero, antolatzaileekin kontaktuan jartzeko helbidea ere bertan da. Txapelketaren sari banaketa Idiazabalgo San Blas jaien egitarauaren barnean egingo da, otsailaren 4ean.
Lehiaketatik harago, Aita Iparragirre herri eskolako ikasleek ere ekimen honetan parte hartuko dute, baina ez lehiatuz. Bertsolari gazteak lehiaketan parte hartu eta txapelketa hazten laguntzeko deia egin dute.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Estafan 50.000 euros a una conocida empresa de vinos en Cádiz
La Voz de Cádiz
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.