Las diez noticias clave de la jornada
Goibururen omenezko bigarren Bertso-Paper lehiaketan parte hartzeko epea zabalik da jada. DV

Idiazabal

Florentino Goiburu Bertso-Paper Lehiaketaren bigarren edizioa martxan

Bertsozaletasuna sustatzeko eta Florentino Goiburu bertsolariaren omenez lehiaketa martxan jarri dute bigarren urtez

Martes, 11 de febrero 2025, 20:21

Idiazabalgo Bertso Taldeak, herriko bertsozaletasuna bultzatzeko eta Idiazabalgo bertsolari ospetsua izan zen Florentino Goiburu oroitzeko asmoz, II. Florentino Goiburu Bertso-Paper Lehiaketa antolatu du. Bigarren edizio honek bertsoaren mundua bizirik mantentzea eta sortzaile berriei espazio bat eskaintzea du helburu, Idiazabalen bertsolaritzak duen sustraia eta garrantzia azpimarratuz.

Publicidad

Lehiaketa guztiz irekia izango da eta edonork parte har dezake. Parte-hartzaileek adinaren arabera bi kategoriatan banatuko dira. A kategoria 2009 eta 2012 urteen artean jaiotakoentzako izango da, eta parte-hartzaileek lau bertso edo zortzi kopla aurkeztu beharko dituzte. B kategoria, berriz, 2008an edo lehenago jaiotakoentzako izango da, eta kasu honetan sei bertso edo hamabi kopla sortzea izango da erronka. Lanak gai eta neurri librean idatzi ahal izango dira, baina ezinbestekoa izango da euskara erabiltzea eta bertsoak jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izatea. Horrez gain, parte-hartzaileek euren bertsoen doinua zehaztu beharko dute.

Lehiaketak sari erakargarriak eskainiko ditu, bi kategoriatan. A kategorian, irabazleak oroigarria eta diru-saria jasoko ditu, bigarren sailkatuak diru-saria eskuratuko du, eta herriko parte-hartzaileen artean lehenengo postua lortzen duenak ere sari berezia izango du. B kategorian, lehenengo postua eskuratzen duenak oroigarria eta diru-saria jasoko ditu, eta bigarren sailkatuarentzako ere diru-saria gordeko da.

Parte hartzeko aukera martxan da, datorren martxoaren 11 baino lehen lanak antolatzaileei bidalitaLehiaketan irabazle suertatzen direnek, oroigarriak eta diru-sariak jasoko dituzte maila ezberdinetan

Parte-hartzea zabalik

Parte hartu nahi dutenek euren lanak martxoaren 11 baino lehen bidali beharko dituzte emailez, idiazabalgobertsotaldea@gmail.com-era. Lanak aurkezteko bi fitxategi beharko dira: lehena, 'bertso sorta' izeneko dokumentua, non bertsoak ezizenez sinatuta egongo diren; eta bigarrena, 'egilea' izeneko dokumentua, parte-hartzailearen izen-abizenak, jaiotze data, helbidea eta telefono zenbakia jasoko dituena. Antola-tzaileek datu pertsonalen babesa bermatuko dute, abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa eta 2016/679 Erregelamendua betez.

Lehiaketara aurkeztutako lan guztiak Bertso Taldearen esku geratuko dira, eta elkarteak eskubidea izango du hauek webgune batean edo paperean argitaratzeko, betiere salneurririk gabe. Gainera, parte-hartzaileek jakin behar dute epaimahaiaren erabakia aldaezina izango dela, eta kategoria guztietan sariak eman gabe utzi ahal izango direla, baldin eta lanek nahikoa kalitate edo meriturik ez dutela iritziz gero.

Publicidad

Sari-banaketa martxoaren 28an egingo da, eta irabazleek behin sariak jasota, euren lanak ezin izango dituzte beste lehiaketa batera aurkeztu edo beste sari bat jasotzeko erabili. Antolatzaileek, Idiazabalgo Bertso Taldeak eta Illati euskara elkarteak, lehiaketaren arauak betearazteko eskumena izango dute, eta horiek ez betetzeak parte-hartzailea lehiaketatik baztertzea ekarriko du.

Lehiaketa honen eskutik, bertsolaritzaren etorkizuna indartu nahi dute antolatzaileek, belaunaldi berriak gerturatuz.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad