IKER AIZPURUA
Viernes, 2 de septiembre 2022, 00:16
Atzo arratsaldean eman zitzaion hasiera aurtengo Garagardo Azokari. Areto Futboleko taldeek 2002an antolatu zuten aurrenekoz azoka hau. Aurtengoa, 18. edizioa izango da, azken bi urteetako geldialderen ondoren.
Publicidad
Gaur arratsaldeko 18:00etan irekiko da Zelaako kiroldegian kokatuta dagoen feria, eta zabalik izango da goizalderarte. Gaurkoan, musika izango da gaua alaitzeko. Gauerdian hasita, The Frankys talde idiazabaldarraren kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute azokara hurbiltzen direnek.
The Frankys musika talde idiazabaldarra, Ion Mujika, Haritz Oiarbide, Hugaitz Hernandez, Orkatz Gago eta Asier Mujikak osatzen dute. Taldea, 2013an hasi zen Zigor auzoko lokal txiki batean elkartzen eta bertan sortu zituzten beraien lehenbiziko abestiak. Aurreneko kontzertua Idiazabalgo pilotalekuan eman zuten, bertan ospatu zen Libre egun batean. Hortik aurrera, abesti berriak eta kontzertu gehiago iritsi ziren. 2018ra arte egon ziren Rock eta Oi! musika eginez eta Euskal Herriko herri eta hiriburu ezberdinetako Gaztetxe eta txosnatan jo izan dute.
Orain gutxi, berriz jarri dute martxan taldea baino herri mailan bakarrik jotzea erabaki dutela adierazi digu Orkatz Gago taldekideak: «Hemendik aurrera, Idiazabalen bakarrik joko dugu. Urtean bi edo hiru kontzertu bakarrik emango ditugu. Hemendik aurrera, familiako eta lagunentzako bakarrik arituko gara». Orain hilabete, Kateko festetan entzuteko aukera izan zen, eta gaur gauan berriz igoko dira oholtzara. Kontzertuaren ondoren, Djak egongo dira Garagardo Azokako giroa alaitzen.
Beheko Kalbario inguruan betaurreko graduatu batzuk aurkitu dira. Sagastiaren hesiaren paretan agertu dira eta kolore urdineko markoa dute. Galdu dituenak bertan jaso ditzake.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.