Borrar
Alaken azokako irudia, Igarondo frontoian eskainitako produktu sortarekin DV
Gabonetako Alaken azoka igandean izango da bueltan

Gabonetako Alaken azoka igandean izango da bueltan

Igande goizean, herritarrek eta bisitariek artisau eta bigarren eskuko produktuak eskuratzeko aukera izango dute Igarondo frontoian

Viernes, 13 de diciembre 2024, 16:21

Gabonetako Alaken azoka egingo da igande honetan, abenduaren 15ean, Igarondo frontoian. Aurten ohiko formatuarekin bueltan izango da azoka berezia, eta bertan, produktu eskaintza zabalaz gozatzeko aukera izango da prezio berezietan.

Azoka goizetik zabalik egongo da, 11:00etatik aurrera, eta herritar eta bisitariek bertan aurkeztuko diren produktuak ikusi, dastatu eta erosteko aukera izango dute. Eskaintzen diren produktuen artean aurkituko dira arropa eta osagarriak, liburuak, eskulanak, bigarren eskuko gaiak eta vintage objektuak, besteak beste.

Azokak herriko eta inguruko artisautza eta ekonomia sustatzea eta produktuei bigarren 'bizi' bat eskaintzea du helburu, gabonetako giroan murgilduta. Antolatzaileek herritarrak eta bisitariak animatu nahi izan dituzte azokara hurbiltzera.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gabonetako Alaken azoka igandean izango da bueltan