Gabonetako Alaken azoka egingo da igande honetan, abenduaren 15ean, Igarondo frontoian. Aurten ohiko formatuarekin bueltan izango da azoka berezia, eta bertan, produktu eskaintza zabalaz gozatzeko aukera izango da prezio berezietan.
Publicidad
Azoka goizetik zabalik egongo da, 11:00etatik aurrera, eta herritar eta bisitariek bertan aurkeztuko diren produktuak ikusi, dastatu eta erosteko aukera izango dute. Eskaintzen diren produktuen artean aurkituko dira arropa eta osagarriak, liburuak, eskulanak, bigarren eskuko gaiak eta vintage objektuak, besteak beste.
Azokak herriko eta inguruko artisautza eta ekonomia sustatzea eta produktuei bigarren 'bizi' bat eskaintzea du helburu, gabonetako giroan murgilduta. Antolatzaileek herritarrak eta bisitariak animatu nahi izan dituzte azokara hurbiltzera.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.