Pixkanaka, Gabonetako giroa kaleetan arnasten hasten da. Dendetako erakusleihoak apaintzen hasi dira, eta laster kaleak ere argiztatuko dira. Zehazki, asteazkenean, hilak 15, piztuko dira Gabonetako argiak. Gainera, aste osoa ekitaldiz beteta dator.
Publicidad
Hurrengo egunean, osteguna, Zirtaka Antzerki Taldeak 'Din-Dirin-Di Mari Domingi' haurrentzako antzezlana eskainiko du Kiroldegian 17:00etan.
«Negua hurbiltzen ari da eta Mari Domingi Eguberrietako jaia prestatzen ari da jo eta ke, baina Olentzero oraindik oporretan dago kostaldean eta erabat despistatuta dabil; gauzak ahaztu egiten zaizkio bideak nahasten ditu opariak prestatu gabe ditu eta hori gutxi balitz galtzagorriak ere bihurrikeriak egiten ari dira. Zer gertatuko da? Urte Zaharra eta Berria ganoraz ospatuko dute? Opariak garaiz helduko dira? Etor zaitez gurekin Neguko Jaia ospatzera!!!»
Bestalde, igande honetan, abenduaren 18an, ospatuko da Alaken gabonetako azoka txikia. Hasiera batean, Iaz bezala, nahiz eta orduan covid pandemia izan, plazako karpan egingo da, Igarondo pilotalekuan egin beharrean, ohi bezala..
Goizez bakarrik ospatuko da, 11:00etatik 14:00etara bitartean. Hamar postu egongo dira guztira: arropa eta osagarriak, liburuak, eskulanak, bigarren eskuko gaiak, vintaje objektuak... aurkituko ditugu bertan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.