![Galiziako uretan aritu da Uxune Urkia arraunlaria asteburuan](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202207/13/media/cortadas/74936336--1248x664.jpg)
![Galiziako uretan aritu da Uxune Urkia arraunlaria asteburuan](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202207/13/media/cortadas/74936336--1248x664.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
IKER AIZPURUA
idiazabal.
Miércoles, 13 de julio 2022, 00:05
Emakumezkoen Euskotren Liga, A Coruñan jokatu da asteburuan. Denboraldian, bi asteburutan izaten dira estropadak eta asteburu hau bi horietako lehenbizikoa izan da. Bandeira Cidade da Coruñaren bosgarren edizioa izan da asteburu honetan eta bi jardunaldikoa izan zen. Larunbateko jardunaldian, Orio Orialki izan zen txapelduna 11:17:54ko denborarekin eta 11:48:60ko denborarekin, egin beharreko bidea osatzen denbora gehien behar izan zuen trainerua izan zen Uxune Urkiarena.
Igandeko jardunaldian, zertxobait hobeto aritu ziren tolosarrak. Igandean, 10:56:50eko denbora batekin, Donostia Arraun Lagunak izan zen lehenbizikoa eta Tolosaldea, hirugarrena izan zen, 11:06:02ko denborarekin.
Gauzak horrela, larunbateko jardunaldian 1 puntu eta igandekoan 2 puntu eskuratuta, 5 puntu ditu Tolosaldea Arraun Klubak eta 4. postuan aurkitzen da, hirugarren klubaren, Donostiarra Ur Kirolak taldeak baino 2 puntu gutxiagorekin. Lehen postuan berriz, Donostia Arraun Lagunak taldea aurkitzen ta eta bigarrengoan, Orio. Biak ere hamalauna puntura berdinduta.
Asteburu honetan, Euskal Herrira itzuliko da Euskotren Liga. Larunbatean, Orio Kanpina X. bandera jokatuko da Orioko uretan eta igandean berriz, II. Bandera Edinor jokatuko da Zierbenan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.