Borrar
Gazta Azokak jendetza bildu du goizean plaza inguruan

Ver 55 fotos

J. Zabala
Idiazabal

Gazta Azokak jendetza bildu du goizean plaza inguruan

Tenperatura beroak bisitari eta gaztazaleak herriko plaza ingurura erakarri ditu Gazta Azokaren programaz gozatzeko asmoz

Domingo, 5 de mayo 2024, 14:58

Denboraldiko gazta hoberena herriratu da asteburuan Idiazabalera. Estatu mailako gaztagile nagusiak herrian izan dira larunbat eta igandean, herritar zein bisitariei haien produktu hoberenak eskaintzeko asmoz.

Giroa goiz-goizetik piztu da gaurko egunez, txistulariek 10.00ak aldera azokari irekiera eman ostean. Haurrak, futbito kantxa inguruan bildu dira, bertan eskainitako joko mitologikoetaz gozatzeko asmoz. Bitartean, gazta pixkanaka indarra hartzen joan da plaza ingurua, eta herritarrek bertaratutako esnekiak probatzeko aukera izan dute plazan ezarritako karpan ospatu den Gazta Txapelketa Herrikoian. Hauetaz gain ere, gazta egite eta ketzeko erakustaldiak bisitarien begiradak erakarri ditu, eliza atzean eta plazan kokatutako postuetan eskaintzen ziren gazta anitzak probatzen zituzten bitartean.

Eguerdia pasata, txintxarri hotsak entzun dira plaza inguruan, eta artaldea herriko kaleetatik pasa da. Txomenenea parkeak ile mozketa erakusketa hartu du, eta ordubiak aldera, Ixidro Sukia gaztagileak merezitako omenaldia jaso du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gazta Azokak jendetza bildu du goizean plaza inguruan