Gaztaren azoka inoiz baino indartsuago itzuli da asteburu honetan Idiazabalen ospatu zen azken ediziora. Larunbateko inaugurazio eguna gogoz hartu zuten Euskadiko, Espainiako eta Portugalgo hainbat lekutatik heldu ziren gaztazale zein idiazabaldarrek. Mimo, gustu eta kontzientzia handiz Udalak, Artzai Gazta Elkarteak, Gaztaren Ibilbideko Elkarteak eta bertako herritar askok antolatutako egitarauak gaztagile zein bisitariak hartu ditu asteburuan zehar. Ripoll (Girona); Casar de Cáceres (Caceres); Maó (Menorca); Serrada (Valladolid); Villaluenga del Rosario (Cádiz) eta Fundaotik (Portugal) iritsitarako gaztagileen produktuak probatzeko aukera izan da bertan, eta hauei, inguruko gaztagileak ere batu zaizkie, ez bait dute galdu izan nahi urteko lehen hitzordu garrantzitsua.
Publicidad
Eguna txistulariek Idiazabalen zehar egindako kalejirarekin hasi da. Produktuen salmentaz eta gaztaren lehiaketaz gain, bertaratutakoek jolasteko aukera izan dute, artzaintzaren lanbideari buruz ikasteko eta gazta ketuaren erakustaldiaz gozatzeko. Joaldunak ere bertan izan dira, kaleak girotuz eta gure bailarako historia dena festaz festa plazaratuz. Artaldeak ere ez du festa galdu nahi izan eta herriko kaleak zeharkatu ditu eguerdian. Bertan zegoela aprobetxatuz, ilea mozteko erakustaldia egin da eta ikuskizunetik lortutako artilea, artile tailerrean erabili da. Gomiztegiko baserriari eta artzain eskolari omenaldia egin diote udaletxearen aurrean, egindako lan nekaezinagatik, eta parte-hartzaileek bazkari goxo batekin amaitu dute festa.
Larunbatean abiatu zen festa Idiazabalen, eta herritarrek egutegian gorriz markatutako asteburua dela argi geratu da. Herria beti bete izan ohi da antolatzen diren ekintza orotan. Festak, goitiberak, Axari Trail eta bestelako egun garantzitsuetan, ez dute huts egiten eta asteburu honetan zehar ere berdina izan da. Nahiz eta lehen egunean parte-hartzea garrantzitsua izan zen, igandeko jendetzak, gazta probatu eta erosteko postuak, bertako produktuak eskaintzen zituzten ekoizleak, herriko tabernak eta plaza zein eliza ingurua jendez bete ditu. Eguerdi aldean, gazta gustuko duten ehundaka pertsona hartu ditu. Bertaratu diren gaztagileen eskaintza gainera ikusgarria izan da, behi, ardi zein hainbat nahasketa berezi hartzen dituen gazta motak probatzeko aukera eman dute, eta tradizioa zein berrikuntza konbinatu dira.
Aurretik, dena dela, gazta txapelketa herrikoia jokatu zen eta hantxe etxeko J. Aranburuk eskuratu zuen garaipena. Haren atzetik sailkatu ziren, ordena honetan, Gabiriako Baztarrika, Legutioko Bostibaieta-Iruri, Zeraingo J. Etxezarrreta Anaiak (Arbelar), eta bosgarren lekuan, berdinduta, Elgoibarko Mausitxa eta Uharte Arakilgo Sustrai gaztategia.
Larunbatean abiatu zen festa Idiazabalen, eta herritarrek egutegian gorriz markatutako asteburua dela argi geratu zen. Herria beti bete izan ohi da antolatzen diren ekintza orotan. Festak, goitiberak, Axari Trail eta bestelako egun garantzitsuetan, ez dute huts egiten eta asteburu honetan zehar ere berdina izan da. Nahiz eta lehen egunean parte-hartzea garrantzitsua izan zen, igandeko jendetzak, gazta probatu eta erosteko postuak, bertako produktuak eskaintzen zituzten ekoizleak, herriko tabernak eta plaza zein eliza ingurua jendez bete zituen.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.