![Gazteek sukaldean ikasteko ikastaroa antolatu du Udalak](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202209/01/media/cortadas/75997000--1248x812.jpg)
![Gazteek sukaldean ikasteko ikastaroa antolatu du Udalak](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202209/01/media/cortadas/75997000--1248x812.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
IKER AIZPURUA
Idiazabal
Miércoles, 31 de agosto 2022, 23:07
Udalak, ikasturte berrirako ikastaro eskaintza zabala antolatu du. Ohiko ikastaroez gain, berrikuntzekin dator programazioa. Emantzipaziorako sukaldaritza izango da ikastaro berri horietako bat. Gazteek, sukaldean ikasteko helburuarekin antolatu da ikastaroa. Modu osasungarrian elikatu eta sukaldean oinarrizko teknikak ikasi eta norbere kontura bizitzeko behar duen sukaldeko jakintza irakatsiko dira. Elikadura orekatu, erraz eta gozoa oinarri dituen Osoa Cooking-ek eskeiniko du.
Bereziki gazteei zuzenduriko ikastaroa izanda ere, oinarrizko sukaldaritza ikasi nahi duen edonori zabalik dago. Klaseak, Arretxe elkartean emango dira larunbat goizetan, urrian eta azaroan zehar, goizeko 10:00etatik, eguerdiko 13:00etara.
Ikastaroan parte hartzeko izen ematea zabalik dago. 55 euroko kostua izango du. Irailaren 15era bitartean, liburutegian eta online izena emateko aukera izango dute interesa duten herritarrek. Presentzialki izena eman nahi izanez gero, goizez 9:30etatik 13:00etara egongo da aukera. Irailaren 14 eta 15ean berriz, arratsaldeko 16:30etatik 19:30etara izena emateko aukera ere izango da.
Udaletxean Oilagor txartelaren eskaera egiteko epea gaurtik, irailaren 13ra izango da. Eman beharreko datuak, izen-abizenak, NAN, telefonoa eta ehiza egiteko eremua izango dira.
Ehiza egiteko 3 eremu daude: Partzuergoa, Eremu orokorra eta Eremu berezia. Lehenengo biak doan izango dira, eta 5 eremu berezietatik bat aukeratu daiteke 5 euro ordainduta.
Uxune Urkia arraunlari idiazabaldarrak, gaur jokatuko den Kontxako banderaren sailkatze estropadan izango da Tolosaldeako traineruarekin. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da sailkatze estropada, Kontxako badian eta 1,5 miliako distantzia eta ziaboga bakarra izango dituen erlojupekoa egin beharko dute parte hartuko duten 19 traineruek. Traineru horietatik 7 izango dira sailkatuko direnak, Donostiarrarekin batera, datozen bi igandeetan ospatuko diren estropadetan parte hartzeko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.