Secciones
Servicios
Destacamos
IKER AIZPURUA
Idiazabal
Viernes, 11 de noviembre 2022, 22:51
Azaroaren 26an, udalerri euskaldunetako gazteen topaketa ospatuko da Larrabetzun, UEMAk antolatuta. Idiazabalgo herria kide den udalerri euskaldunen mankomunitateak, egun osorako egitarau oparo bat antolatu du, Gazteok Arnas eguna izenarekin.
Euskal Herriko txoko ezberdinetatik gerturatuko diren gazteei ongi etorria egingo zaie 11:30ean, Larrabetzuko plazan, bertako gazteen eskutik. Ongi etorriaren ondoren eta hainbat tailer izango dira. Zirku tailerra, mural margoketa eta ibilbidea besteak beste aukeran izango dituzte. Eguerdi aldera ekitaldia eta bazkaria izango dira, bertsolariekin. Arratsalde partean, Zo-Zongó perkushow taldearen emanaldia izango da herriko kaleetan zehar eta festari amaiera emateko DJ Nahia Novo eta Kuluxka Klan izango dira Hori Bai gaztetxean, 19:00etatik aurrera.
Festa honetara joateko autobusa antolatu da Idiazabaldik joan nahi dutenentzat. Autobusa eta bazkaria 15 euro kostako dira. Izena eman nahi duten gazteek www.labur.eus/GazteokArnasLarrabetzu2022 helbidean dute horretarako aukera.
Gaur arratsaldeko 15:30etan inauguratuko da Pilarrenea atzeko mendiko bizikletentzako pista eraberritua. Irekieraren ondoren erakustaldi bat egongo da, eta gero zirkutoaren erabilera egokirako ikastaroa emango dute herriko mendi bizikleta zaletuek.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La artista argentina Emilia, cabeza de cartel del Música en Grande
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.